2017ko maiatzaren 18a - goierrigorri.eus
Aurrera Vitoria bigarren mailako taldea izanagatik aurpegia eman zuen Goierri Gorrik igandeko final-laurdenetako joanekoan. Etxean jokatu zuten goierritarrek eta gasteiztarrek ez zuten jakin neurketari aurre egiten. 4-0 irabazi zuten gorriek eta igande honetan erabakiko da Gasteizen, nork egingo duen aurrera, finalaurrekoetara.
Neurketa hasi, ondo egin zuten kanpokoek, pare bat alditan gerturatuz goierritarren areara. Baina etxeko taldeak beldurrik ez zuen izan, eta emaitza positiboa lortu nahi zuten aukerekin iristeko. Berehala nabarmendu zen hori berdegunean, taldea ondo kokatuta eta jokalari bakoitzak nahiz taldeak ideiak argi zituen. 10. minuturako aurreratu ziren gorriak markagailuan Mara Munduatek eginiko golarekin. Esan bezala ideiak argi zituen taldeak eta markagailua alde izanagatik ez zituzten besoak jaitsi. Gehiago izan ziren etxekoak lehen zatian, eta aldageletara joan aurretik 44. minutuan Marak berak egin zuen 2-0ekoa.
Bueltan dinamika berak jarraitu zuen, eta goierritarrek argi zuten zein zen bidea. Bigarren mailako taldea izanagatik ez ziren kikildu eta emaitza ona bazen ere dagoeneko, gehiagoren bila irten ziren. Bigarren zatiko 13. minutuan Marak bere kontuko hirugarrena egin zuen, eta taldeak bideratuta bazuen ere kanporaketa lanean jarraitu zuen. Zelaian lerroak ondo kokatuta bazekiten gorriek golik ez jasotzearen garrantzia, eta hori burutzeaz gain laugarrena ere igo zuten markagailura, 4-0ekoa egin baituen Ainhoa Intxaustik 71. minutuan. Izan zuten aukera golen bat egiteko gasteiztarrek, erdiraketen bidez baina errematera ez ziren iristen. Gerturatu ziren behin goierritarren atera baina atezainak atera zuen goleko arra gainean.