Jornada 30

Leintz Arizmendi Lakuari nagusitu zitzaion ligako azken partiduan

Argazkia: Marijo Simón
Argazkia: Marijo Simón

2018ko apirilaren 27a - mondraberri.com / LFF 

 

Leintz Arizmendik garaipen batekin amaitu zuen denboraldia, Lakua talde gasteiztarra 2-0eko emaitzarekin menperatu ondoren.

 

Primeran hasi zuten etxeko neskek partitua. 12. minutuan Lore Etxeandiak Ane Vicenteren pase bati ezker partiduaren lehen gola lortu zuen. Taldeak erasoan jarraitu zuen, eta 32. minutuan heldu zen bigarren gola. Golegilea Ane Vicente izan zen, Lore Etxandiak emandako pase baten ondoren.  Emaitza honekin heldu ziren atsedenaldira.

 

Bigarren zatiko hasieran partidua oso parekatua egon zen. Talde biek egin beharreko aldeketak egin zituzten, eta ondorioz jokoa azkartu zen. Baina norgehiagokaren azken minutuetan Lakuak arazoetan sartu zuen etxeko taldea. Gola egiteko 3 aukera izan zituen kanpoko taldeak. Etxekoentzako zorionez Alaitz Mendieta Leintzeko atezainak primerako lana egin zuen.

 

Golak: 1-0 (12') Lore Etxeandia, 2-0 (32') Ane Vicente.