18 de Marzo de 2018 - mondraberri.com / LFF
Leintz Arizmendi 4-2ko emaitzaz nagusitu da Leioako Emakumeak taldeari eta beste urrats bat eman du beste urte betez Euskal Ligan jarraitzeko.
Lehen zati paregabea egin du etxeko taldeak. Jokoa bere menpe izan du denbora guztian, eta honen ondorioz, 12. minutuan lehen gola heldu da. Lore Etxandia izan da golegilea. Berehala heldu da ere Arizmendi Leintzen bigarren gola, kasu honetan Ane Vicentek sartu du 33. minutuan.
Primeran jokatu dute erasoan bailarako neskek lehen zatian, eta 3. gol bat egiteko denbora izan dute. Lorek berriz ere gola egin du 39. minutuan. 3-0 emaitzarekin heldu da atsedenaldia.
Bigarren zatian berriz, Arizmendi Leintzek erritmoa jaitsi du, eta Leioako Emakumeak taldeak aprobetxatu du markagailuan gerturatzeko. 2 minututan kanpoko taldeak bi gol egin ditu Angela eta Martaren bitartez, 59 eta 60. minutuetan. Hala ere, Esti Loitiren neskek ez dute amorerik eman, eta 64. minutuan Lorek 4. gola egin du etxeko taldearentzat. Garaipen garrantzitsua lortu dutena bailarako neskek beste urte betez Euskal Ligan jarraitzeko borrokan. Leioako Emakumeak taldeak berriz, laugarren postuan jarraitzen du.
Golak: 1-0 (12') Lore Etxeandia; 2-0 (33') Ane Vicente; 3-0 (39') Lore Etxeandia; 3-1 (59') Angela; 3-2 (60') Marta; 4-2 (64') Lore Etxeandia.