Jornada 22

Leintz Arizmendik lehen zatian erabaki zuen Hernaniren aurkako gipuzkoar derbia

Foto: Javi Urola
Foto: Javi Urola

2018ko otsailaren 19a - LFF

 

Leintz Arizmendik garaipena lortu zuen Hernaniren aurkako gipuzkoar derbian 3-0eko emaitzarekin. Gauzak horrela, Titu eta Ezkurraren taldeak sailkapeneko erdialdean jarraitzen du eta 29rekin, sei puntuko aldea hartu dute jeitsiera arriskuarekiko. Zuzenean bi talde jaitsiko badira ere, Bigarren Mailan Aurrera eta Zarautz jaitsiera tokietan egoteak, beste bi talde jaistera eramango lituzke oraintxe bertan. Hernanik ordea 24rekin, Derio eta Barakaldo puntu bakarrera ditu, eta gogor lanean jarraitu beharko du arrisku tokietatik aldentzeko.

 

Etxekoek lehen zatian lortu zituzten partida erabakita utzi zuten golak. 12. minutuan iritsi zen aurrenekoa. Falta baten ondorioz arean jarritako baloi baten ostean, jokaldi pixkat nahasi batean Ane Vicentek baloia zutoinera bidali zuen lehenengoz, bisitariek ezin izan zuten baloia aldendu eta bigarren saiakeran Ane berak ez zuen huts egin eta jaurtiketa bortitz batekin lortu zuen 1-0ekoa. 33. minutuan Lore Etxeandiak area ertzean baloia hartu eta trebetasunez bizpairu arerio atzean utzi ondoren, 2-0 ekoa lortu zuen. 42. minutuan aldiz, Eider Altube izan zen hirugarren golaren egilea, baloia ederki loratuz atezainaren gainetik.

 

Golak: 1-0 (12') Ane Vicente; 2-0 (33') Lore; 3-0 (42') Eider Altube.

 

Golen bideoa goiena.eus-en