2017ko azaroaren 2a / herrikolore.org / LFF
Gaur goizean Barakaldo futbol taldeak emakumezkoen ligako 10.jardunaldia jokatu du Hernaniren aurka.
Barakaldarrek 0-1 galdu dute, lehenengo zatian Hernaniko jokalaria den Ainhoa Mendezek sartutako golari esker, korner baten bigarren jokaldian. Bigarren zatian Barakaldo markagailuari buelta ematen saiatu da baina ezin izan du. Hernanik bere aukerak izan ditu baita ere, bigarren gola sartzeko.
Partiduaren ondoren, Barakaldo sailkapeneko 10.postuan bukatu du jardunaldia, 11 punturekin. Besoak makurtzeko denborarik gabe, igandean jardunaldi berria jokatu beharko dute Beasainen, Goierri Gorri taldearen aurka. Hernani aldiz, 9.postuan kokatzen da 13 punturekin bere hirugarren garaipena jarraian lortu ondoren eta igandean Oiartzun B jasoko du Zubipen.
Gola: 0-1 Ainhoa Mendez.