2017ko irailaren 12a - LFF
Goierri Gorrik ondo ekin dio denboraldi berriari Pauldarrak B talde bizkaitarra 3-1eko emaitzaz mendean hartuz, aurpegi berria duen Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Iaz taldeko pitxitxia izandako Ane Lopezek punteriarekin hasi du ikasturte berria eta gipuzkoarren hiru golak erdietsi zituen. Nerea Gonzalez-ek egin zuen bizkaitarren gol bakarra.
Partida berehala jarri zen gainbehera goierritarrentzat, izan ere, Ane Lopezek lehen minutuan defentsa kanpotarraren hutsa baliatuz 1-0ekoa ezarri zuen markagailuan, eta 9.ean errenta areagotu zuen. Bizkaitarrak kolpe bikoitz horretatik pixkanaka errekuperatzen joan ziren eta arriskua sortzen ere bai, eta horrela 30. minutuan Nerea González-ek 2-1ekoa lortu zuen. Bigarren zatian Pauldarrak berdinketaren bila joan zen, etxekoak berriz euren abantaila handitzera. Arauzko 90 minutuak bete ziren unean Ane Lopezek bere hat-tricka borobildu zuen, eta partida behin betiko erabaki zuen goierritarren alde.
Golak: 1-0 (1') Ane Lopez; 2-0 (9') Ane Lopez; 2-1 (30') Nerea Gonzalez; 3-1 (90') Ane Lopez.
Partiduko irudiak Koldo Zaldua eta Leire Goiaren (Goierri Gorri) hitzekin (Goierri Telebista)
Video con fotos de Javi Urola