Jornada 1

Leintz Arizmendiren proiektu berriak hasiera ona eduki zuen Añorgan irabaziz

Foto: Leintz Arizmendi
Foto: Leintz Arizmendi

2017ko irailaren 12a - mondraberri.com

 

Bere historiako lehen partida ofizialean garaipen borobila erdietsi du talde zurimoreak Añorgaren aurka jokatutako partidan (1-2). Lide Zubiaga eta Ane Vicente izan dira golegileak.

 

Bere historiako lehen partida zuen aurretik gaur sortu berri den Leintz-Arizmendi taldeak eta ametsetan bezala, amaiera ezinhobea eman dio erronkari; izan ere, bere ibilbidearen lehen garaipena, garaipen erraldoia gainera, ekarriko dute neska zurimoreek bailarara.

 

Añorgari bisita eginez ekin dio Euskal ligari 'Titu' eta Andoni Ezkurraren taldeak eta partido serio bat eginez, hiru puntuak eskuratu dituzte. 25. minutuan aurreratu dira markagailuan Lide Zubiagaren gol bateri esker. Ondoren, etxekoek berdinketa lortu dute Malen-en eskutik eta banakoarekin iritsi da partida atsedenaldira.

 

Bigarren zatiko 75. minutuan lortutako Ane Vicenteren gol bateri esker, behin betiko 1 eta 2koa ezarri du markagailuan Leintz Arizmendik. 

 

Garaipen historikoa izan da talde zurimoreak gaur lortutakoa. Orain dela aste gutxi ekin zion taldeak entrenatzeari eta hori izan da, hain zuzen ere, Andoni Ezkurra taldeko entrenatzaile laguntzaileak nabarmendu nahi izan duena gaurkoa: "Partida gogorra izan da gaurkoa baino azkenean garaipena lortu dugu. Pozik gaude, emaitzarekin baino taldea eta proiektua pixkanaka hazten doalako".