2019ko apirilaren 23a / ehkirola.eus
Mulier-Berriozar partidarekin hasiera emango zaio aurtengo IX. Euskal Herria Kopa 2019 edizioari. Mulierren zelaian jokatuko da, Mutiloan, apirilaren 26an, ostiralarekin, arratsaldeko 20:30etan.
IX.EHKopako 4.multzoa osatzen dute Mulier eta Berriozar talde nafarrek. Partida irabazten duena zuzenean 2.fasera pasatuko da.
Euskal Herriko futbol talderik onenak lehiatuko dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako:
Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte finalerdiak.
Lehen faseko partidak apirila eta maiatzan jokatuko dira. Final-erdiak, ekainaren 8 eta 9an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.