2018ko abenduak 16 - mondraberri.com
Partida tranpatia jokatu du gaur Leintz Arizmendik Mojategin, azken sailkatuaren bisitari aurre egin behar izan baitiote. Erritmorik gabe hasi dute norgehiagoka etxekoek, zarauztarrek nahi zuten bezala. Lehen zatian atzetik jartzeko arriskuan egon dira, Miren Antxia atezainak penaltia gelditu baitu. Atzean despiste batzuk izan badituzte ere, suspertu dira Andoni Ezkurraren jokalariak, eta Olatz Legardak area kanpotik eginiko jaurtiketa batek jarri ditu aurretik zurimoreak, 40. minutuan.
Bigarren zatian lasaiago atera dira zelaira, eta minutu gutxitara sartu du bigarrena Nerea Dorronsorok, jokaldi nahasi baten ostean, txilena erdi baten bitartez. Hortik aurrera ez du kolorerik izan partidak, kostaldekoek min gutxi egin baitute.
Laugarren dago Leintz Arizmendi Ohorezko Erregional Mailako ligan, Reala, Eibar eta Añorgaren atzetik, puntu gutxiko diferentziara. 2019a urte hau amaitu bezala has dezatela!!