2018ko uztailaren 24a - LFF
CD Anaitasunak aditzera eman duenez, Gorka Zubizarreta izango da senior nesken entrenatzailea 2018-19 denboraldian. Gaur izan da bere aurkezpena eta, bigarren entrenatzailea gisa, bere laguntzaile izango den Andoni Elduaienena.
Gorka Zubizarreta hainbat urtez mutilen taldeak zuzentzen ibili eta gero, azken denboraldian kadete nesken taldean laguntzaile gisa ibili zen. Eta Andoni Elduaien berriz infantil mutilak zuzentzen aritu da azken bi urteotan.
Beraz eurek hartuko dute erantzunkizuna Anaitasunako senior nesken taldean historikoa izango den denboraldi hontan, Euskal Ligako debutarena, alegia. Horrela iaz Joxepe Santizo, Jokin Landa eta Eneko Aizpuruk egindako lanari jarraipena emango diote. Azkoitiarrek denboraldi aparta burutu eta gero, Eibar B taldearekin lehia bizia eduki eta gero, igoera faseko txapeldun izatea lortu zuten eta horrenbestez, Euskal Ligan aritzeko txartela.