Euskal Herriko Kopa

Reala Faduran gailendu Saniri eta finala jokatuko du abuztuan Athleticen aurka

2018ko ekainaren 6a - ehkirola.eus

 

Faduran jokatu da gaur arratsaldean VIII. Euskal Herria Koparen bigarren finalaurrekoa. Reala nagusi izan da jokoan eta emaitzan, partida hasi eta 7’an eta 12’an sartutako golekin. Lehen zatia ikusgarria izan da, joko alaiarekin. Bigarrenean, ordea, San Ignacioko jokalariek balokia mugitu eta aurrean zuten 1. mailako taldeari eutsi egin diote: ez diete gol gehiago sartu.

 

Partidaren amaieran, omenaldi hunkigarria egin diete taldeko kapitan Garazi eta Ainoa Antruejo jokalariei, futbola uztea erabaki eta gaur jokatu duten azken partidan.

 

San Ignacio: Aitziber, Eva, Gurene, Yasmin, Jone, Nekane, Samantha, Naira, Ainoa, Ziortza, June, Garazi, Sheila, Naia, Maitane, Eztizen, Laura, Sandra

 

Reala: Cristina Cornejo, Iraia Iparragirre, Itziar Gastearena, Michi Goto, Ane Etxezarreta, Nahikari García, Itxaso, Naiara Beristain, Nerea Eizagirre, Claudia Zornoza, Manu Lareo, Elene Lete, Leire Baños, Leyre Fernández, Chini Pizarro, Paola Soldevila, Nuria Mendoza, Bea Beltrán, Titay Calvo.

 

Golak: 0-1 (07´) Nahikarik, 0-2 (12´) Manu Lareok.

 

------------------ 

 

Finala

 

Finala Reala eta Athleticen artean jokatuko da. Zelaia eta data datozen egunotan zehaztuko dira.