Noticias en Femenino

Larunbat goizean Irantzu Aizpurua oroituz esango die agur denboraldiari Goierri Gorri eta Errealak

2018ko ekainaren 6a - LFF

 

Larunbat goizean Loinatz Futbol zelaian norgehiagoka oso berezi batekin emango die agur denboraldiari Goierri Gorri eta Errealak. Beste urte betez istripu tamalgarri baten hildako Irantzu Aizpurua oroituko dute eta beste behin Erreala izango dute lagun goierritarrek, hirugarren urtemuga izango duen memorial hontan. Partidua goizeko 12etan hasiko da.

 

Baina aurretik aurten ere, futbolari txikienak izango dira protagonista. Izan ere hamarretan hasita neska alebinen arteko torneoa jokatuko baita. 

 

Goierri Gorri Futbol klubak eurekin igande goiza igarotzeko gonbitea luzatzen du, nesken futbola eta Irantzu, urte luzetan Beasain-eko jokalaria izandakoa beste behin gogoratzeko.

 

MAKINITA BETI GOGOAN