Euskal Herriko Kopa

Athletic Euskal Herriko kopako finalerako lehen sailkatua Eibar garaitu eta gero

Eunate eta Ainhoa Alonso - Argazkia: Javi Urola
Eunate eta Ainhoa Alonso - Argazkia: Javi Urola

2018ko ekainaren 3a - naiz.eus

 

Lehen minututik nagusi izan dira Athleticeko neskak Euskal Herriko Kopako lehen finalerdian. 9. minutuan egin dute zurigorriek lehen gola, Cirauqui. Ikusgarria izan da, korner ateraldi batetik zuzenean sartu baitu. Hiru minutu beranduago bigarrena Nekanek. Atsedenaldira iristerako (42') egin dute hirugarrena.

 

Atsedenalditik bueltan euren aldeko penalti bat lortu dute Eibarkoek eta markagailua murriztu dute (61', Idoia). Hamar minutura penaltia bestaldean, Nekanek jaurti du eta Iratxe atezainak geratu. Arauzko denbora amaitzean markagailua bere horretan, 3-1, eta Athletic Kopako finalean.

 

Asteartean jakingo dute zurigorriek zein duen finalean lehiakide, orduan jokatuko baitute Realak eta San Ignaciok bigarren finalerdia (19:30).