Euskal Herriko Kopa

Sani Etxarrin nagusitu zitzaion Mulierri eta Erreala izango du aurkari finalerdian

Argazkia: EH Kirola
Argazkia: EH Kirola

2018ko maiatzaren 31 - LFF

 

San Inazio izango da Euskal Herriko koparen finalerdietan Erreala aurkari izango duelarik, atzo Etxarriko San Donato zelaian Mulier 1-2 garaitu eta gero. 

 

Bi zati erabat ezberdin izan ziren. Lehenengoan bilbotarrak izan ziran jaun eta jabe eta bi goleko aldea lortu zuten Tru eta Naia Uria kadetearen golekin. Bigarren zatian aldiz, nafarrek maila hobea eman zuten eta aldea murriztu zuten Maitaneren bitartez. Olaztiarrak Lorenaren pase on bat probestu zuen markagailua estutzeko. Bizkaitarrek ere izan zituzten euren aukerak aldea handitzeko baita Mulierrek berdinketa egiteko.

 

Orain EH Kirolak, kopa honen antolatzaileak, zehaztu beharko du noiz eta non jokatuko den Sani eta Mulierren arteko finalerdia. 

 

Eibar - Athletic, larunbatean

 

Lehen finalerdiak badu ordua eta tokia. Eibar eta Athletic-en arteko norgehiagoka datorren larunbatean jokatuko da arratsaldeko bostetan Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Garailea abuztuan jokatuko den finalerako sailkatuta egongo da.

 

Eta bigarren finalerdia, San Inazio-Erreala, EH kirolak, koparen antolatzaileak iragarri duenaren arabera, datorren asteartean, ekainaren 5ean, jokatuko da Getxoko Fadura zelaian arratsaldeko 19:30etatik aurrera.