2018ko maiatzaren 28a - Tolosaldeko Ataria
Kopako finalerdietako lehen partida jokatu dute Tolosa CF-k eta Athletic B-k. Itzulerakoa hurrengo larunbatean jokatuko da, Lezaman.
Etxekoak indartsu atera dira zelaira eta Athletic estu hartu dute lehen zatiko lehen minutuetan. Bizkaitarrek, ordea, Bigarren Mailako taldea dela erakutsi dute ondoren, eta zelaian euren nagusitasuna erakutsi dute. Hala eta guztiz ere atsedenaldira 0-0 joango zirela zirudien. Azken minutu horietan etorri da kanpotarren lehen gola, korner baten ondorioz.
Bigarren zatian fisikoki indartsuago ibili dira Athletic B-ko jokalariak. Erraz agindu dute jokoan, eta bi gol jarraian egin dituzte. 0-3koarekin amaitu da partida. Finalerdiak zail jarri zaizkie tolosarrei, baina oraindik bigarren partida jokatu behar da, hori bai, Lezaman.
Tolosa: Patri, Aiora, Mireia (Alaia 74'), Izaro, Zuriñe (Leire 80'), Irati (Mirari 63'), Maddi, Gari, Izarne, María Herrero (June 63'), Saioa (Eneritz 80').
Athletic B: Paula, Uxue (Oihane 46'), Naroa (Oguiza 76'), Valdezate, Paula (Irune 61'), Korta (Eider 46'), Amaiur, Amaia, Urru, Nevado, Ane Azkona.
Golak: 0-1 (40') Ane Azkona; 0-2 (51') Paula; 0-3 (61') Amaiur.