2018ko maiatzaren 28a - LFF
Anaitasunak beharrezkoa zuen garaipena lortu eta Gipuzkoar erregionaleko txapeldun bilakatu eta beraz Euskal Ligara igotea lortu zuen, atzo Txerloian Eibar B-ri 3-1 irabazi eta gero. Bi taldeen denboraldi bikainaren ondoren, igoera fase hontan biak 45 punturekin amaitu dute, baina lehen itzulian Unben jotatutako partida bana amaitu zenez, liga Anaitasunarentzat izan zen. Txerloia futbol zelaia jendez lepo zegoen bi taldeak animatzeko asmoz eta giroa ezin hobea izan zen.
Gauzak ezin hobeto hasi ziren azkoitiarrentzat, izan ere, 30. segunduan kanpotarren huts bat baliatuz, Leire Ucinek 1-0ekoa igoarazi zuen markagailura. Baina orduerdia pasatxo, epaileak armaginen aldeko penaltia adierazi zuen, Nahiari eginikoa,eta Nahiak ez zuen hutsik egin. Beraz, atsedenaldian bana, ta emaitza horrekin eibartarrek nahikoa zuten txapeldunak eurak izateko.
Baina bigarren zatian, Anaitasunak beste bi gol egin zituen eta 3-1ekoa jarri zuen. Antzekoak izan ziren jokaldietan, Maider Badiolak lortu zuen 2-1ekoa 68. minutuan eta Tamara Ramosek azkoitiarren hirugarrena 80. minutuan. Partidua amaitu zenean, poza nagusi etxekoen artean, txapeldunen kopa jaso Maite Redondoren eskuetatik eta ondo ospatu zuten egindako balentria. Zelaian egindako ospakizunen ondoren, gero Azkoitiko kaleetatik ere jaso zuten euren omenalditxoa.
Tristura eibartarren artean, euren urte ederra ezin borobilduz. Datorren astean, Euskal Ligan tokirik balego urtero Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako erregionaleko azpitxapeldunen artean egiten dan igoera play-offa izango da. Unben jokatuko da eta Eibar B-ez gain, Berriotxoa eta Altzarrate izango dira, Arabako azpitxapelduna izan zen Lakua B-ek ezin baitu igoera lortu.
Kronika Anaitasunaren webgunean
ZORIONAK GORRIXEK!!! ANIMO EIBAR!!!
Partiduko golen eta Anaitasunaren ospakizunen bideoa - Anaitasuna CD