2018ko apirilaren 30 - ehkirola.org
MULIER 0-0 OSASUNA (5-4 PENALTIETARA)
Mulierrek penalti jaurtiketetan irabazi zuen norgehiagoka parekatu baten ondoren Osasunarekin hutsna amaitu ondoren. Etxekoak hobeto hasi ziren eta bi aukera on eduki zituzten Carlota eta Maitaneren oinetan. Pixkanaka Osasuna partiduaren jabetzarekin egin eta Nuriaren ate ingurura gerturatu zen, baina aukera garbirik sortu gabe. Aldageletatik bueltan, Mulier hobeto zelairatu zen, baina Osasunak izan zuen aukerarik garbiena Uxueren bitartez korner baten, baina bere errematea zutoinetik gertu joan zen. Osasunak hobeto amaitu zuen partidua, baina ezin izan zuen zirrikiturik aurkitu eta norgehiagoka berdinketarekin amaitu zen. Penalti jaurtiketetan, zortea Mutilvako taldeak izan zuen lagun eta seigarren jaurtiketaren ondoren, bere garaipena ospatu zuen.
AVIRON BAYONNAIS 1-11 PAULDARRAK
Pauldarrak Baionan bisitari izan zen eta garaipen argia lortu zuen etxekoen aurka. Bigarren minutuan aurrea hartu zuten bizkaitarrek ta atsedenaldian emaitza 1-5ekoa zen, eta bigarren zatian beste sei gol egin zituzten. Arrate eta Irantzuk hiruna gol sartu zituzten, eta Noa, Naia, Gallastegi, Nerea eta Iraidek bana. Baina Pauldarrakentzat albisterik pozgarriena, bere jokalari Joane berriz zelaian ikustea izan zen, iazko ekainean lokailu gurutzatua apurtu ta gero, ligan ezin izan baitu parte hartu.
ZARAUTZ 2-3 OIARTZUN
Norgehiagoka oso borrokatua Asti Txikin jokatutakoa, ia azkenerarte ez zen garaipena oiartzuarren alde erabaki. Zarauztarrak aurreratu ziren 17.minutuan Oihanek korner bat bikain errematatuz baina handik gutxira lortu zuen berdinketa Ane Camposek bolea indartsu baten ondorioz. Oiartzuarrek partida irauli zuten Malenek egindako golari esker eta horrela joan dira aldagelatata lehen zatian. Bigarrenean gogotsu zarauztarrak eta partida amaitzeko 15 minutu falta zirela berdinketa lortu zuten Janire ‘Txiki’k baloia loratuz. Baina 8 minuturen faltan Napok korner bat errematatu eta garaipena eman zion Oiartzuni.
AURRERA 0-4 EIBAR
Lehen denbora nahiko berdindua joan da, Adrianak 32. minutuan korner bat buruz erramatatuz lehen gola egin duen artean. Ondoren behera etorri Aurrera eta erraz gailendu da Eibar. Irantzuk sartu du bigarren gola, galdutako baloi bereganatuz 63. minutuan. Handik gutxira, eta goian presioa egin ondoren lapurtutako balio batek eragin du 70. minutuan Eibartarren 3. gola, Anetok jaurtiketa zuzen batean baloia zuzenean sartuz. Eta partida amaitzear zegoela, bigarren zatian zelairatuta, Mel-ek egin du partidako golik ikusgarriena, urrutirik izugarrizko jaurtiketa bota eta Aurrerako Silvia Perez atezaina gaindituz.
Partiduen xehetasun gehiago, eta argazkiak Eh Kirolaren webgunean.