2018ko apirilaren 25a / ehkirola.eus
Hasi da Euskal Herriko VIII. Futbol Kopa: lehen faseko lehen kanporaketak aste honetan jokatuko dira.
Lehen partida Aurrera de Vitoriak eta Eibarrek jokatuko dute, apirilaren 26an, osteguna, 19:30ean Gasteizko Olaranbe 1 zelaian. Beste hiru kanporaketa ere jokatuko dira asteburuan, lehen fase honetarako lau multzo osatu dira-eta.
Aurten urrats garrantzitsua eman du Euskal Kopak: joan zen urtean 6 taldek hartu zuten parte eta aurtengoan 13 taldek jardungo dute norgehiagokan. Txapelketa honek gero eta erakarritasun handiago duen seinale nabaria.
Parte hartuko dute Frantziako ligako Ipar Euskal herriko talderik onenek: Genets eta Aviron Bayonnais; eta Hego Euskal Herrian Espainiako ligan lehen eta bigarren mailan jokatzen duten kasik guztiek: Athletic, Reala, Añorga, Oiartzun, Zarautz, Eibar, Pauldarrak, San Ignacio, Aurrera de Vitoria, Mulier eta Osasuna).
Lau multzo egin behar izan dira kanporaketen bidez final erdian lehiatzen hasten diren Reala eta Athleticen aurka nork jokatuko duen erabakitzeko.
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira 17/18ko denboraldian.
Finala, 2018/19-ko aurre denboraldian jokatuko da.
Multzoak eta lehen faseko lehen kanporaketak
1. MULTZOA
Zarautz – Oiartzun (Añorga libratzen da). Apirilak 28, larunbata, 12:00, Asti Txikin (Zarautz)
2. MULTZOA
Eibar – Aurrera (Genets libratzen da ).Apirilak 26, osteguna, 19:30, Olaranbe 1 (Gasteiz)
3. MULTZOA
Aviron Bayonais – Pauldarrak (San Ignacio libratzen da) Apirilak 29, igandea, 13:00, Avironen zelaian (Baiona)
4. MULTZOA
Mulier – Osasuna. Apirilak 29, igandea, 18:00, Mulierren zelaian (Iruñea)