2018ko otsailaren 27a - lagunonak.eus / LFF
Sei denboraldi derbirik gabe egon ostean, igande arratsaldean aurrez aurre izan ziren emakumezkoen Senior mailako Lagun Onak eta Anaitasuna. Partidak piztutako ikusmina medio, zale ugari hurbildu zen kiroldegiko zelai artifizialera. "Lehen" derbi honetan azpeitiarrak izan ziren garaile, bat eta hutseko markagailuarekin. Hogeigarren minutu inguruan Elene Vilesek egin zuen partidako gol bakarra areaz kanpoko jaurtiketa batekin. Olatz Erkiziak bi txartel hori ikusi eta zelaia utzi behar izan zuenez, Lagunek bigarren zati osoa bat gutxiagorekin jokatu zuen. Azpeitiarrek markagailuari eustea lortu zuten nahiz eta azkoitiarrak gogor saiatu ziren berdinketaren bila.
Azkoitiarrei irabazita zazpigarren postuan (10etik) da Lagun Onak. Datorren asteburuan, moralez gainezka, Hondarribian jokatuko dute partida. Anaitasuna berriz, igoera fase hontako lehen porrota jaso ondoren, bigarren da sailkapenean Eibar B, hiru puntu gehiagorekin, lidertzan bakarrik geratuz. Datorren astean gorrixek Intxaurdi taldea jasoko dute etxean.